Meditación
EGUTEGI OSOA TAILERRAK ETA MONOGRAFIKOAK

NORBERA IZAN FORMAKUNTZA

Adiskidetzea

Bizi mugimendu bakoitzak, gure bihotzarentzat bananduta zegoenaren batasunera eramaten gaitu une oro, errekonziliatzera.

- Aitziber Ayesta Aldanondo

Familia Konstelazio Berrien TAILERRA eta FORMAKUNTZA

Bizi-indarra

Pasa zena askatuz gero, zirkulua itxi egiten da; zaharra hiltzen den gunea sortzen da eta berria jaiotzen da.

- Bert Hellinguer

BAKARKAKO TERAPIA

Integrazioa

Psoikoterapiaren helburua banatua izan zena elkartzea da, bizitzaren zerbitzura dagoen maitasunari erantzutea.

- Brigitte Champetier de Ribes

Ongi-etorria BIDANE-ra - Familia Konstelazio Berrien Institutua

Garapen pertsonalaren bidez, zure barne bidaia burutu dezakezun gunea, bai bakarka bai eta taldean ere (Norbera Izan Formakuntza eta Famili Konstelazioen Tailerrak) zurekin bat egiteko, kontzientzia hartzeko, onartzeko, osatzeko eta sakonean dagoena eskertzeko, tresna desberdinen bidez, hala nola: Mindfulnessa, Famili Konstelazio Berriak, Barneko Haurra, PNLa, Analisi Transakzionala ...
Irakurle hori:

Sistematika prestakuntza eta tailerrak bizitzaren barne-bultzadatik eta sinergietatik sortzen da, etengabe egiten ditudan kontzientzia-hartzeetatik eta lan pertsonaletatik ikasiz, esperimentatuz eta aurkituz, dudan guztia transmititzeko. Honen aurrean ez ditut besteen nahiak asetu nahi; esperimentatzen jarraitu besterik ez dut egin nahi, islatu eta bizitzen dudanaren bidez nire burua deskubritzen jarraitzeko.

Gaur, egunetik egunera, une bakoitzean, nire indibidualtasunaren esperimentazioan jarraitzen dut, batzuetan esnatuago eta beste batzuetan lokartuago. Nire baitan bizitzen jarraitzen dut, eta egunero alderdi berriak aurkitzen ditut besteen eta neure buruaren bitartez. Horrela deskubritzen dut nire indibidualtasuna. Hain nago eskertuta bizitzarekin, denarekin, non nire zati garrantzitsu hau zurekin partekatzen dudan, zeren agian, eta agian, hala sentitzen baduzu, zure indibidualtasunetik aurkitu, deskubritu eta esperimentatu ahal izango baitzaitu. Bitartean, nik bizipen pertsonal eta profesionalarekin jarraituko dut. Horrela deskubritzen dut nire osotasuna. Mila esker!

- Aitziber

Egutegia

FAMILIA KONSTELAZIO BERRIEN TAILERRA Presentziala

2024-2025

Lar 10:00-18:00 / Ast. 16:00-19.30

130 € / 90 €

Konstelatzailea: Aitziber Ayesta Aldanondo 

Izen-ematea: info@bidane.info / 656510198 (wassap)

+

Gai pertsonalen TAILERRA Online

2024-2025

Ost 16:30-20:30 / Lar 10:00-18:00

80 € / 100 €

Bidelaguna eta konstelatzailea: Aitziber Ayesta Aldanondo

Izen-ematea: info@bidane.info / 656510198 (wassap)

+

Harpidetu zaitez gure buletinera

Artikulu nabarmenak

  • Azken urteetan Aitziber bidelagun izan dut eta nire bizitzak hobera egin du zalantzarik gabe. Aitziberren ezagutza, gertutasunak eta goxotasunak izugarri lagundu dit, eta aurrerantzean ere bidelagun izango dudala ez dut zalantzarik. Eskerrik asko.

    I. T.

  • Aitziberrekin egiten dudan lanari esker, umiltasuna garatzen ari naiz. Honi eskerrak ez ditut soilik nere ingurukoak errespetatzen baizik eta gauza ugari ikasteko aukera dut.Eta gainera hori egiteko aukerak ugaldu direla esango nuke..Eskerrikasko bihotz bihotzez Aitziber.Muxu handi bat.

    L. A.

  • Orain dela hilabete batzuk hondoa joko nuenaren beldurrez zerbaitek Aitziberrengana bideratu ninduen. Lehenengo saiotik sentitu nuen autoezagutza prozesu luze eta sakon batean murgilduko nintzela beraren laguntzaz, bide ilun horretan argia ematen zidalako."
    "Gauzak zergatik gertatzen zaizkidan, nondik jo behar dudan edo zerk sufriarazten nauen konturatuaraziz, ondorioak atera eta pausoak aurrera ematen ari naiz. Profesional bikaina da. Eskerrik asko bihotz bihotzez"

    I. K.

  • Duela urte batzuk ezagutu nuen Aitziber. Bizitzak berarekin topo egitera bultzatu ninduen, bera ezagutzeko zortea izatera! Bidane pixkat beranduago etorri zen, bizitzaren prozesuak eta Aitziberrek ekarri didaten oparirik garrantzitsuena. Bidane niretzako etxea da, nire bihotza, gorputza, arima... zaintzeko etxea. Nire barne garapena, barne ezagutza lantzen joan naiz urte guzti hauetan, Bidanek eta Aitziberrek erakutsi didaten guztia erabiliz. Bidea ez da erreza izan, baina egin ditudan pausu guztiak bihotzez eskertzen ditut, bihotzez eskertzen dizkiot Aitziberri.  Beraiei esker bizitzak zentzu bat hartu du, norabide bat eta horrekin batera ere, pisua galdu du, dramatismoa galdu du, lasaitu egin da, toleranteagoa da, malguagoa.... ni bihurtzen ari naiz horrelakoa eta arnasa lasai hartu dezaket horregatik. Konfidantza berreskuratu dut, nigan eta bizitzaren prozesuan datorren guztiari baietz esanez.
    Nire etxera joaten jarraituko dut beti! etxera joateak babesa esan nahi duelako. 
    Mila esker bihotz bihotzez Aitziber

    I.

  • .

Dendatics 2018