Gizon eta emakumeen adiskidetzea esentziala da humanitatearentzat.
Bidelagun: Aitziber Ayesta Aldanondo
2025 (astearteak)
18:00-20:00
100 (pack osoa) / 70 (pack erdia)
Bilkura hauek harremanetan hobetzeko beharra sentitzen dutenentzako dira; beren begirada ireki ahal izateko, bere gurasoak egoki integratu ahal izateko eta besteen bidez beren burua deskubritzeko.
Parte hartzaile bakoitza izen eman duen hilabetean konprometituko da eta parte hartzeko bi aukera eskaintzen zaizkio: 2 bilkuretan parte hartzea ala 4 bilkuretan, hau da, pakete erdia ala pakete osoa. Bilkura hauek beti hilabeteko lehen lau astearteetan izango dira arratsaldeko 18:00-20:00ak bitartean; 1. eta 3. astearteak presentzial izango dira eta 2. eta 4. astearteak berriz, online. Hilabeteren batek 5. asteartea izango balu, honetan ez litzateke bilkurarik egingo. Izen-ematea eta inbertsioa lehen asteartea baino lehen burutuko da. Eta edozein unetan utz daitezke bilkurak edo-eta nahi denean berriz bueltatu.
Eskaintzen ditudan formakuntzetan eta saioetan ikusten dut gai hau esentziala dela denontzat. Iraganean, gure arbasoek, beren harremanetan zailtasun larriak bizi izan zituzten eta ez badugu hori kontzientziaz ikusten, gure memoriak, inkonszienteak eta itsutasunak eramango gaitu borrokara, ihes egitera, menpekotasunera edeo gureak ez diren alderdiak asumitzera. Honek guztiak, gugan eta gure harremanetan ezintasunak bideratutako min sakonak sortarazten ditu.
Horregatik, bilkura hauek parte hartzaileek bizitakoari leku eman nahi diote, gertatutakoari lekua emanez, jasoz, epairik gabe, errespetuz eta errukiz betetako begirada baten bidez. Bidane edozein pertsona motari irekia dago, partekatu ahal izateko, landu, eraldatu, askatu, arindu... modu lasai, sosegatu eta goxo batean.
Metodologia parte hartzaile bakoitzak nahi duena errespetatuz izango da: bakarrik partekatzeko aukera izango du, ixilik egotekoa, eta bide batez, nahi izango balu, ariketak, gorputz mugimenduak, erreprogramazioak, bisualizazioak, aransketa kontzienteak... eskainiko zaizkio. Norberari egokitua izango da.
Ilusionismo handiz zure zain izango naiz!
Aitziber